XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Prekontzepzio hauetako asko teorietan antolatuak daude, eta aldatzen zailak dira.

Lizentziatu unibertsitarioek ere sarritan hutsegite kontzeptualak egiten dituzte beren espezialitateko diziplinan.

Hori horrela gertatzen da, ez delako nahikoa kontzeptu isolatuei buruzko kontraesanak sortzea, teoria bat aldarazteko.

Ezkutuko teoria guztia ukitu behar da.

Ikasleen prekontzepzio hauetako askok ezagutza zientifikoaren historiako kontzeptuak errepikatzen dituzte.

Egoeraren agiriko alderdietan jartzen du ikasleak bere arreta.

Zergatizkoa arrazoitzeko modu lerrokatua darabil.

Kontzeptu diferentziatu gabeak erabiltzen ditu.

Prekontzepzioek moldaeraren funtzio praktiko bat betetzen dute. Aurretiko ideia edo prekontzepzio gabe hautemango bagenu mundua, sorpresaz sorpresa joango ginateke.

Ideia horiek eginkizun garrantzitsua dute oreka kognitiboan: aldaketari diogun erresistentzia justifikatzen dute.

Pertsonok ez dugu mundua zuzenean ezagutzen, geure ideia eta igurikapenen iragazkiaren bidez baizik, psikologia kognitiboak irakatsi digunez.

Prekontzepzioek errealitatearen mirabetzatik askatzen gaituzte, eta gertakizunak iragartzen nahiz situazioa kontrolatzen laguntzen digute.

Kontrol-ilusioa ematen digute, efektuari zergatia egotziz.

Ikaslearen prekontzepzioak aldatu nahi badira, haren ideiak aktibatu behar dira; gatazka sorrarazi behar da ideia zaharren eta berrien artean; eta gatazka gainditu behar da, kontzepzio aurreratuago batera irekiz.

Berregituraketa gertatu behar da, eta berregituraketa hori ez datza kontzeptu bat beste batez aldatzean, egitura bat beste batez aldatzean baizik.

Piageten teoriak egitura-aldaketa proposatzen zuen.

Prekontzepzioak gainditzeko ikuspegitik ari denak, berriz, aldaketa kontzeptualari garrantzi handiagoa ematen dio.

Berregituraketaren ikuspegiak, bitarteko ikuskera bat aurreratzen du: zientzia ikasteko, egitura kontzeptualak aldatu behar dira; ez dira aldaketa kontzeptual puntualak egin behar, ez eta berregituraketa kognitibo globala ere, ezagutzaren eremu konkretuetara mugaturiko aldaketa baizik.

Zientzia ez da gaitasun orokorren garapenerako bidea, kontzeptu-gune espezifikoak eskuratzeko baliagarria den zerbait baizik.

Pentsamendu formala beharrezko baldintza da zientzia ikasteko, baina ez da nahikoa.

Berez aurki ezin ditzakeen teoria zientifikoak besteengandik jaso behar ditu ikasleak.

Zientzietako irakasleak sarritan kexatzen dira, ikasleek zientziako zenbait ideia ez dituztelako ulertzen.

Duela zenbait urte, Piageten eragiketa formalen teoriaren bidez azaltzen zen hori.

Haurrek ulertzen ez bazuten, maila formala lortu ez zutelako zen, maila konkretuan zeudelako.

Garaiko irakasleen arazo nagusia, ikasleen maila operatorio formala lortzea zen.

Gaur egun, ikaslearen maila operatorioa ahaztu gabe, haren estilo kognitiboari eta prekontzepzioei ere ematen zaie garrantzia.

Besteak beste, irakaskuntzaren lana, haurrari bere kontzepzio oker horiek gaindiaraztea ere bada.